Abanto-Zierbenak bere IV. Mendi Ibilaldia izan du

Gallartako Eusko Gudariak plazan, 310 mendizale inguru bildu ziren atzo Abanto-Zierbenako Mendi Ibilaldiaren IV. edizioan parte hartzeko.

Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta Petronorren zein Deiaren babesaz egindako, froga honetan adin ezberdinetako eta Euskal Herriko zein Estatuko (Kantabria) leku guztietako mendizaleak parte hartu zuten.

Ibilbide motza (22km), korrikan, amaitu zuen lehen gizona Igor Isasi izan zen eta lehen emakumea Maria Zaballa, zeinek datorren urtean bueltatuko dela esan zuen, “froga egiten dudan lehen aldia da eta oso polita iruditu zait, asko gustatu zait eta errepikatuko dut”. Ibilbide luzeari dagokionez (33km) Trapagaraneko Jon Robertson izan zen lehena eta Javier Izarra abantoarra bigarrena. Bi partaideek pozik aurkeztu ziren antolakuntza zein ibilbidearekin. Robertsonek bere aldetik hurrengoa gaineratu zuen: “erreza da eta mundu guztiak parte hartzeko prestaturik dago”.

Ibilaldia amaitzerakoan, partaide guztiek kamiseta bana jaso zuten, Eusko Gudariak plazan prestaturik zeukaten zuzkiduraz indarrak berreskuratzen zituzten bitartean.

Argazkiak, hemen.