Goofy txakur belgikarra izan da, Muskizko polikiroldegian, urriaren 3tik 6ra, izan den Munduko XIX. Mondioring Koparen irabazlea.
Mondioringa trebetasun modalitateko txakur-froga da, zeinetan txakurraren gaitasunak (esanekotasuna, janaria errefusatzea, altuera zein luzera jauziak, erasoak, defentsak…) esplotatzen diren. Aurten Marc Willems belgikarraren txakurra, Goofy van Joefarm, izan da Munduko Koparen (hirugarren mailako frogen) txapelduna, Capone italiarraren eta Stetson Sunset Trailblazer estatubatuarraren aurretik.
Bigarren mailako frogetan Anitak Zürcher gidatutako Flint du Blason a croix dargent txakur suitzarra izan da irabazlea, Athis Working Devils greziarra bigarrena eta Elstar Des Fonds De Gueule frantziarra hirugarrena.
Hirugarren mailako frogetan aldiz Errusia garaile izan da Polybin Alexandre-ren Griz de blazon a la croix dargent txakurrarekin. Bigarren postua Ejorek de Vulcain italiarrarentzat izan da eta hirugarrena Kimm errumaniarrarentzat.
Taldeetako sailkapen finalari dagokionez Belgika txapeldun bilakatu da, Frantzia eta Espainiaren aurretik.
Guztira Europako hainbat estatuetako, Brasileko zein Estatu Batuetako 61 txakur parte hartu dute Txakur Bai Lan taldeak antolatutako eta Petronorren babesa izan duen txapelketa honetan. Muskizko Findegiaren ordezkari Jose Luis Arredondo Ekonomia zein Finantza zuzendaria eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria izan ziren. Irene Pardo Nekazaritza Diputatua, Borja Liaño Muskizko alkatea eta Rufino Manterola zein Unai Landaburu zinegotziak ez ziren falta izan.
Argazkiak, hemen.