Petronorrek 2012/2013 ikasturteko LH beken ordainketa eman du

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 44 ikaslek Petronor eta Repsol Fundazioak emandako Lanbide Heziketako beken ordainketa jaso dute, gaur arratsaldean. Proiektuaren hasieratik, duela bost urte, 790.000 euro inbertitu dira hiru herrietako 301 gazteren formakuntza bermatzeko.

Ekitaldia Findegi muskiztarreko Muñatones eraikinean izan da, Victoria Salvador Durantez, Repsol Fundazioaren Hezkuntza zein Prestakuntza zuzendaria, Juan Manuel Seco, Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Jose Ignacio Zudaire, Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, bertan zirela.

Victor Perez de Gezuragak gogoratu nahi izan die ikasleei etengabeko prestakuntzan egon behar direla eta horretarako esfortzua egin behar dutela: “LH eskaera handiko ikasketak dira eta enpresen lehiakortasuna eta ekonomiaren hazkundea  lagunduko dute”. Prestakuntzaz gainera, Petronorren zuzendari nagusiak garrantzi handia eman dio jarrerari: “enpresetako lanpostuen %65ak LHa eskatzen du eta prestakuntza behar da baina baita giza baloreak. Enpresan ezartzen ari garen bost balore garrantzitsu daude: zintzotasuna, erantzukizuna, gardentasuna, malgutasuna eta berrikuntza, eta aplikatu behar dira”.

Victoria Salvador Durantezek bere aldetik ezgaituen integrazioa fundazioarentzat duen garrantzia azpimarratu du: “beken parte bat pertsona hauentzako gordetzen da. Hau da gure helburu nagusienetako bat, bere integrazioa lortzea lanean, kirolean, kulturan etabar“.

48.700 euroko inbertsioz, emandako diru-laguntzen zenbatekoa 800 eurokoa izan da Erdi Mailako Heziketa Zikloentzako eta 1.000 eurokoa Goi Mailakoentzako. Gainera, ziklo bakoitzeko 2 ikaslerik onenek 1.000 eta 800 euroko bonus gehigarri bana jaso dute, hurrenez hurren, euren ahaleginaren onesgarri. Saridunak hauek izan dira: GMHZ-ko Egoitz Tijero eta Mikel Bilbao, eta EMHZ-ko Mikel Cuesta eta Joseba Martin.

Argazkiak, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.