Petronorrek 39 milioi euro inbertituko ditu findegiko parte baten geldialdian

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Jose Maria Montserrat Mantenu zuzendariak eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak ezagutarazi dutenez, Muskizko findegiak bere barneko zenbait instalazioren geldialdi programatuari ekin dio, 39 milioi euroko inbertsioz, lehiakortasuna hobetzeko eta ikuskapenak zein  mantenu-lanak egiteko.

Zuzendari nagusiak azaldu du geldialdiaren helburua “ekipoen ikuskapen sakona egitea” dela eta hurrengoa gaineratu: “42 egunetan zehar luzatuko diren lanen inbertsioak segurtasunarekin zer ikusirik dute, baita ingurumen hobekuntzekin, eraginkortasun energetikoarekin eta CO2-aren murrizpenarekin ere. 39 milioi euroko kostu osotik, 19 mantenu eragiketetan erabiliko dira eta 20 inbertsio berrietan”.

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta CO2-a murrizteko inbertsio hauei esker, Petronorrek  12.061 tona erregai aurreztuko ditu eta 36.700 tona CO2 gutxituko.

Geldialdiak 1. Findegiaren Hidrogeno, Sufre zein Kogenerazio planten eta Likatasuna Murrizteko Unitatearen geldialdia eragingo du. Batez beste, egunero 800 pertsonari, betiko 1500ez gainera, lana emango die. Oro har 30 baino gehiago dira kontratatutako enpresa laguntzaileak eta kontratazio-kopuru guztiaren %65 Bizkaiko lurralde-eremuan egingo da.

Segurtasunari atxikitako 100 ikastaro baino gehiago antolatu dira Geldialdian parte hartuko duten langileentzat zein kontratu-enpresentzat. Zentzu honetan, jokabide arduratsuak sustatzeko orientabideak ere egin dira. Gainera, ekoizpeneko, mantenuko, segurtasuneko eta ingurumeneko pertsonala osatzen duen koordinazio talde batek lanen segurtasuna bermatuko du.

Argazkiak, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.