Petronorrek 39 milioi euro inbertituko ditu Muskizko findegiaren zati baten geldialdian

• Geldialdi programatuak 1. findegi osoari eta Hidrogeno, Sufre eta Baterako Sorkuntzako instalazioei eragingo die, eta Likatasuna Murrizteko Unitateari ere bai.

• Urriaren 4an hasiko da eta 42 egun natural iraungo du.

• Geldialdian 20 milioi euroko inbertsioak egingo dira lehiakortasuna, energia-eraginkortasuna eta ingurumen arloko neurriak hobetzeko, eta hala zuzeneko eragina izango da C02-aren murrizketan. 50.000 gizon-ordu erabiliko direla kalkulatu da.

• Hainbat unitatetan ikuskapenak eta mantentze-lanak egingo dira, 19 milioi euroko zenbatekoan, eta guztira 400.000 gizon-ordu erabiliko direla kalkulatu da.

Petronorrek hainbat lanen egikaritzapena kontratatu die sektore batzuetako eta bestetako 30 enpresa baino gehiagori, kontratazio-kopuru guztiaren %65 Bizkaiko lurralde-eremuan ematen delarik. 

• Egunero Petronorren lan egiten duten 1.500 pertsonez gain –plantillako langileak nahiz kontratistak–, Geldialdian beste 800 pertsona berrik esku hartuko dute, unerik gorenetan 1.000 lagun arituko direla.

• Geldialdian parte hartuko duten langileentzat segurtasun arloko 100 ikastaro baino gehiago antolatu dira aldez aurretik Somorrostroko (Muskiz) zein Trapagako trebakuntza zentroetan eta enpresa kontratisten egoitzetan. Ildo honetatik jokabide arduratsuak sustatzeko orientabideak egin dira.

Urrian 4an, Petronorrek Muskizko findegiaren instalazioetako batzuen geldialdi programatua hasiko du. 42 egun iraungo duten lan horiek lehiakortasunean hobetzeko balio izango dute, eta hainbat unitatetan ikuskapenak eta mantentze-lanak egingo dira. Inbertsioek zerikusia dute segurtasunarekin, ingurumen arloko hobekuntzekin, energia-eraginkortasunarekin eta C02-aren murrizketarekin, uneoro erabilgarri dauden teknologiarik onenak aplikatuta. Geldialdiaren kostu osoaren zenbatekoa 39 milioi euro izango da. Horietatik 19 milioi mantentze-eragiketetarako erabiliko dira eta 20 inbertsio berrietarako, modu honetan banaturik:  3.6 milioi operazio eraginkortasunean inbertituko dira, 1.85 milioi Ingurumenean, 0.5 milioi segurtasunean eta 14.65 milioi euro eraginkortasun energetikoan zein CO2-aren murrizketan.

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta CO2-a murrizteko inbertsio hauei esker, Petronorrek  12.061 tona erregai aurreztuko ditu eta 36.700 tona CO2 gutxituko.

Geldialdiaren ondorioz, fintze instalazioen zati baten jarduera geldituko da. Zehazki, 1. findegi osoari eta Hidrogeno, Sufre eta Kogenerazio instalazioei eragingo die, eta Likatasuna Murrizteko Unitateari ere bai.

Erakunde osoak hartu du parte Geldialdi hau kudeatzen eta koordinatzen. Egunean batez beste 800 pertsonari emango zaie lana zuzenean, ohiko 1.500 pertsonez gain. Hala, aldi berean 2.300dik gora lagun egongo dira lanean Findegiaren barruan, eta lan-pikoetan, berriz 2.500 pertsona.

Profesional horietako gehienak 30etik gora enpresa laguntzailetatik datoz, enpresa horien kontratazio-kopuru guztiaren %65 Bizkaiko lurralde-eremuan kokatuta dago. Pertsonen eta lanaren bolumen horrek guztira 450.000 gizon-ordu egiten ditu.

Geldialdian parte hartuko duten langileen segurtasuna Petronorren lehentasunik handiena da, eta ildo horretan berariazko trebakuntza ikastaroak garatu dira plantillako langileentzat eta lanetan parte hartuko duten enpresa laguntzaileetako langileentzat, segurtasunaren arloa bereziki azpimarratuta.

Geldialdiak irauten duten bitartean koordinazio talde batek bermatuko du lanen segurtasuna. Talde hori ekoizpeneko, mantentze-lanetako, segurtasuneko eta ingurumeneko langileek osatuko dute. Lehentasunezko alderdi bat arlo horretan geldialdian esku hartzen duten enpresa laguntzaileekiko koordinazioa da, prebentzioko ordezkari eta teknikarien bitartez. Haiekin, jarraipeneko bilerak egingo dira egunero.

Segurtasuneko mezu batzuk azpimarratzeko asmoz, komunikazio-programa batzuk egin dira, geldialdian parte hartuko dutenak laneko jokabide arduratsuak hartzearen beharrizanari buruz ohartarazteko. Mezu horietan hainbat gai nabarmentzen dira, adibidez denek laneko ekipamendua behar bezala erabili dezatela edo alkohola kontsumitu ez dadila.

 

Muskizen, 2013ko urriaren 3an

 

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.