Petronorrek, Neurona-sistemaren endekapenezko gaixotasunei aurre egiteko dirua biltzeko, Walk On Project-ek, Bilboko ibaian, antolatutako “estropatada”-rako 100 metroko antipoluzio hesia eman zuen igandean.
Ibaiko korrontearekin batera, Bizkaiko gizartea zein enpresak erositako 30.000 wopato solaridarioek Bilboko Udalaren zubia eta Euskalduna zubia lotzen dituen distantzia zeharkatu zuten.
Petronorrek emandako 100 metroko antipoluzio hesia Itsas Museoaren aurrean ahateak ibaitik ateratzeko erabili zen.