Pozalaguako Leizeak 2013ko Txokorik Onenaren Plaka jaso du

Repsol Gidak Karrantzako Udalari eman dio, gaur, Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren “2013 Txokorik Onena” bezala egiaztatzen duen plaka.

Ekitaldira eta plakaren estalgabetzea Karrantzako kultura Etxean eta egoitzaren lekuan izan dira, hurrenez hurren. Raul Palacio Karrantzako alkatea, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Irene Pardo Nekazaritza Foru Diputatua eta Itziar Epalza Merkataritza zein Turismo kontseilariordea bertan izan dira.

Ekitaldian Karrantzarako “2013ko Txokorik Onena” izan duen garrantzia erakusten duen bideoa ikusi da. Alkateak mundu guztia eskertzeaz gainera hurrengoa azaldu du: “txapelketa honi esker herriko turismoa eta leizean jasotako bisitak asko igo dira, eta orain olatuaren gailurrean gaudela gure ardura da mantentzea”. Ildo beretik Muskizko findegiaren zuzendari nagusiak “Repsol eta Petronor Karrantza eta bere leizea ezagunagoak izatera lagundu izanaz harro” daudela esan du, “Pozalagua, bere herritarren, Euskadiren eta Bizkaiaren laguntzaz leize polit batean egoteari utzi dio kanpora ateratzeko eta guztiok ezagutzeko”.

Itziar Epalza bere aldetik “haien botoekin guzti hau posible egin dutenek” zoriondu  nahi izan ditu eta eskerrak ere eman dizkie: “Euskadi, gaur, ezagunagoa izatea lortu baituzue”. Irene Pardok “aldundiaren helburua gure sektore turistikoa indartzea” dela gaineratu du, “aberastasuna zein enplegua sortzeko kapazak izatea; gaur gainera bultzada jaso dugu, aprobetxatu dezagun”.

Leizean kokatutako Plaka desestali ostean agintariek Pozalagua bisitatu dute.

Internautek, 900.000 botoekin, Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” izatea lortu zuten. Karrantzako toki hau, plakaz gainera, irabazlea denez gero, Guiarepsol.com webgunean berarentzako bereziki sortutako edukiez baliatu ahal izango da.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.