Repsol Fundazioak “El mundo de la Energ

Repsol Fundazioaren El mundo de la energía ¿Sabías que…? Ikasgela Mugikorra Muskizen izango da gaur eta bihar, kiroldegiaren atzeko aparkalekuan, eta urriaren 30 zein 31an Abanto-Zierbenara gerturatuko da (Blasco Ibañez ibilbidea).

Ikasgela Mugikor honen helburu nagusia modu didaktiko batean, gaur egungo gizartean energiak duen  garrantzia eta bere erabilera arduratsua gazteen artean zabaltzea da. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat zuzenduta dago, bereziki, eta ikasgela mugikor baten bidez burutzen da. Bertan  hezitzaile berezituak zuzendutako ekintza pedagogikoak garatzen dituzte.

Ikasgela abangoardiako teknologiak ditu eta ezgaituentzat prestaturik dago. Jarduera eta panel elkarreragileen bidez, petrolio-industriaren hainbat fase ezagutu ahal izango dira, bere erauzketatik produktu deribatuen produkziorarte.

Ikasgela Mugikorra bisitatzeko, eskola ordutegiaren barruan lehentasuna izango dute Meatzaldeko hezkuntza zentroak, gainerako orduetan publikoarentzako irekia egongo da.

Argazkiak, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.