Repsol Fundazioak “El mundo de la Energía” ikasgela mugikorra ekarri du Bilbora

Repsol Fundazioak El mundo de la energía ¿Sabías que…? ikasgela mugikorra ekarri du Bilbora, modu didaktiko batean, gaur egungo gizartean energiak duen  garrantzia eta bere erabilera arduratsua gazteen artean zabaltzeko asmoz. Datorren astean Muskizen  eta Abanton izango da.

Heziketa sentsibilizazio-kanpaina hau bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat zuzenduta dago, bereziki, eta ikasgela mugikor baten bidez burutzen da. Bertan  hezitzaile berezituak zuzendutako ekintza pedagogikoak garatzen dituzte. Ikasgela abangoardiako teknologiak ditu eta ezgaituentzat prestaturik dago. Jarduera eta panel elkarreragileen bidez, petrolio-industriaren hainbat fase ezagutu ahal izango dira, bere erauzketatik produktu deribatuen produkziorarte.

Cesar Gallo Repsol Fundazioaren zuzendariorde exekutiboak hurrengoa azaldu du: ”ikasgela mugikor honek neska-mutil hauen hezkuntza mundura energiaren kontzeptu zaila modu didaktiko batean erakustea du helburu,  energiak gure bizitzan duen garrantzia ulertzeko; lortzea kostatzen denaz jabetu behar gara eta modu arduratsuan erabili”. Ildo beretik, Jose Manuel Borque Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) Giza-energiaren arduradunak “eraginkortasun energetikoa eta energiaren erabilera arduratsua ikasleengan grabaturik gelditu behar diren funtsezko armak” direla esan du.

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak bere aldetik “petrolioaren deribatuak dauden energía garrantzitsuenetakoak” direla esan du baita “horretarako findegiak behar” direla, “Petronor bezalakoa, gizartean produktu hauek izatea ahalbidetzen diguna, ingurumena errespetatuz, iraunkortasunez eta eraginkortasunez”.

Bilbon izateaz gainera 2013an zehar 50 herri baino gehiagotan izan da. Urriaren 28 an eta 29an Muskizen izango da (Petronor.info alboan), eta 30 zein 31an Abanto-Zierbenan.

Argazkiak, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.