Ziklokross denboraldia hasi da Mendiz Mendi-Petronorren garaipen hirukoitzarekin

Unai Morato, Ander Montero eta Enara Lopez Mendiz Mendi-Petronorren txirrindulariek podiumera igo dira LLanesen,  Asturiaseko ziklokross Koparen lehen frogan.

Unai Moratok hirugarren postua lortu zuen kadete mailan, Jokin Alberdi irabazlearen eta Daniel Lorcaren atzetik.

Gizonezkoen junior mailan Ander Monterok froga menderatu zuen eta txapeldun bilakatu zen, Xuban Errazkin eta Pablo Suarezen aurretik. Emakumezkoen junior mailan Enara Lopez hirugarren izan zen, Victoria de Paula Diaz asturiarra lehena eta Candela Garcia bigarrena.

Zorionak guztioi!

Argazkiak, hemen.