Abantok XXV. Onddo zein Landare astea izango du

Abanto-Zierbenak XXV. Onddo zein Landare astea izango du azaroaren 9tik 17ra.

Gallarta Mikologia Elkarteak Abantoren XXV. Onddo zein Landare astea antolatuko du, azaroaren 9tik 17ra, hainbat ekintzekin: “Onttoak eta zizak gure ingurunean” eta “Ontto eta zizek eragindako intoxikazioak” izeneko hitzaldiak, Masa Paramora mikologia txangoa, onddoak hartzeko eta sailkatzeko mendi irteera eta onddo zein landare erakusketa.

Iaz bere 25. urteurrena bete zuen Gallarta Mikologia Elkarteak Petronorren eta Abanto-Zierbenako Udalaren babesa dauka.