Armando Eizmendi doktoreak hitzaldia eskaini zuen atzo, Muskizen, Eskola Kirolean izan behar den elikadurari buruz

Armando Eizmendi Imaz doktorea, Euskadiko Futbol Federakundearen eta Espainiako Erreal Federakundearen medikua -Heziketa Fisikoaren zein Kirolaren medikuntzan aditua-, Eskola Kirolean izan behar den elikadurari buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo, Muskizko Meatzari Aretoan.

Eizmendi doktorea “dieta orekatua” izateak duen garrantziaz mintzatu zen, “denetarik jan behar da, elikagairik kendu gabe, baina guztia dagokion neurrian” esan zuen. Gainera, informazioa eta zenbait aholku eman zituen kirolean errendimendu gehiago lortzeko; ariketa fisikoa izan baino lehen eta ondoren karbohidratoak hartzeko eta ondo hidratatzeko beharra adibidez: “karbohidratoak makina mugiarazten duten gasolina dira, kirolariek energia azkar behar dute, unean, eta karbohidratoak arinen erretzen direnak dira. Horrez gainera, ondo hidratatu behar dira eta edan behar dute egarri izatera itxaron gabe” azaldu zuen.

BYP Eventos Deportivosek antolatutako, hitzaldiak Petronorren babesa izan zuen.

Argazkiak, hemen.