Armando Eizmendi doktoreak hitzaldia eskainiko du, Muskizen, Eskola Kirolean izan behar den elikadurari buruz

Armando Eizmendi Imaz doktorea Euskadiko Futbol Federakundearen eta Espainiako Erreal Federakundearen medikua izateaz gainera, Heziketa Fisikoaren zein Kirolaren medikuntzan aditua da eta hitzaldia eskainiko du azaroaren 14an, 19:00etan, Muskizko Meatzari Aretoan.

Gazteen elikaduran bizitza aldaketa zein komunikabideak duten eragina, elikaduran egiten diren akats ohikoenak, elikadura eta dietetikaren definizioa eta beraien arteko ezberdintasunak, kirolean errendimendu gehiago lortzeko nutrizio aholkuak zein ezaguerak… Eizmedik jorratuko dituen gaietako batzuk dira, BYP Eventos Deportivosek antolatutako eta Petronorren babesa duen hitzaldi honetan.