Marc Marquezen posterrak Petronor.info-n

Petronorrek Marc Marquez Munduko MotoGp txapeldunaren 100 poster ditu eskuragarri. Nahi duenak Muskizko Petronor.info bulegora (Zendeja, 31) gerturatu daiteke. Poster bana emango da pertsona bakoitzeko, guztiak amaitu arte.

Marc Marquez, 20 urte eskasekin, palmares handia dauka. 2010an 125cc-ko Munduko Motoziklismo Txapelketa irabazi zuen eta 2012an garaipena lortu zuen berriz Moto2an. Aurten MotoGp-n parte hartu du, Repsol-Honda taldearekin, txapelketa irabazten duen historiako piloturik gazteena izatea lortuz.

Marc Marquezen posterra lortu ezazu Petronor.info-n!