Orkestraren Energia Ikastaroaren ikasleak Petronorren

Orkestraren, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren,  Energia Ikastaroaren ikasleak Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte.

Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariaren azalpenak jasoz. Petronorri buruzko bideoa ikusteaz eta  instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako itsas-terminalera ere gerturatu ziren.

Bisita honekin sei izan dira azaroan zehar Petronor ezagutzera etorri diren taldeak.