Petronorrek 2013/2014 ikasturteko LH bekak eman ditu

Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako 37 ikaslek Petronor eta Repsol Fundazioak, seigarren urtez, emandako Lanbide Heziketako beken lehen ordainketa, 500 euro, jaso dute, gaur goizean.

Ekitaldia Findegi muskiztarrean izan da, Cesar Gallo, Repsol Fundazioaren presidenteordea, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako alkateak, Maite Etxebarria, Borja Liaño eta Marce Elorza, hurrenez hurren, bertan zirela.

Victor Perez de Gezuragak beken garrantziaz mintzatu da: “egoera zailean gaude, familia, pertsona zein etxeko ekonomian ere, eta honako laguntza hau daukazue zeuen esfortzuaren sari, aprobetxatu behar duzue”.  Cesar Gallok, bere aldetik, “programa hau Petronor zein Repsol Fundazioak findegiaren inguruko pertsonen heziketa hobetzeko duten konpromisoa” islatzen duela esan du.

Maite Etxebarriak beka jaso duten gazteak zoriontzeaz gainera hurrengoa azpimarratu du: “momentu garrantzitsu eta zailean gaude, baina gazteei lehentasuna ematen dieten mota honetako aukerak ikusiz, zeinek lan mundura bideratzeko aukera ematen dizuete, gaur egun asko baloratu behar dira”.

Beken emanaldian Borja Liañok garrantzi berezia eman dio trebakuntzari: “heziketak zerbaiterako balio du beti, zerbait ematen du beti, eta herriek dauzkagun pertsonen arabera eboluzionatzen gara. Pertsonak dira gauzarik garrantzitsuenak eta heziketa funtsezkoa da guztia aurrera atera ahal izateko”. Ildo beretik, Marce Elorzak ikasleek “bikaintasunerako bidea” erakusten dutela esateaz gainera “aukera aprobetxatu” behar dutela gaineratu du, “aukera hau ez dauka mundu guztiak eta zuek daukazuen euritakoa onenetakoa da”.

31.200 euroko inbertsioz, emandako diru-laguntzen zenbatekoa 800 eurokoa izango da Goi Mailako zein Erdi Mailako Heziketa Zikloentzako. Gainera, ziklo bakoitzeko 2 ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute, euren ahaleginaren onesgarri.

Argazkiak, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.