Petronorrek “Todos contra el Hambre” kanpainan parte hartuko du

Petronorrek “Todos contra el Hambre” Kanpainan parte hartuko du FESBAL Espainiako Elikagaien Bankuaren Federazioaren elikagai bilketan esku hartuz.

Findegian gaur eta bihar, azaroaren 28 eta 29an, zenbait gune prestatu dira elikagaiak biltzeko. Ekintza solidario honetan parte hartu nahi duenak olioa, esnea, arrain kontserbak, lekaleak edo haurrentzako elikagaiak eman ahal ditu gune hauetan.  Petronorren bildutako elikagai guztiak Bizkaiko Elikagai Bankura bidaliko dira.

FESBALen ekimen honek zenbait banaketa-kateen, enpresen, unibertsitateen eta ikastetxeen laguntza dauka. Estatuan 5.000 bilketa gune inguru prestatu dira, behartsuentzako hamar milioi janari kilo biltzeko asmoz.