Repsol Taldearen Findegien Laborategi zein Sistema teknikariak Petronorren

Repsol Taldearen Findegien Laborategi zein Sistema teknikariek, baita Madrileko Informazio Sistemen arduradunek, Petronor bisitatu dute Finketarako (SGL) Laborategiaren Kudeaketarako Sistema berria abian jartzeko.

Azaroaren 11tik gaur arte, lantaldea Petronorren izango da proiektuaren hasieratik erabaki zen findegien arteko laguntza eta kolaborazio konpromisoa dela eta. Proiektuan, Petronorren laborategitik, Iratxe Labeaga eta Miguel Angel Sinobas parte hartzen ari dira, baita Alvaro Bilbao, Nacho Corral eta Luis Urizar, Sistemetatik.

Petronorren abian jartzen ari den (SGL) Laborategiaren Kudeaketarako Sistema berria A Coruñan eta Puertollanon ezarrita dago jadanik. Ondoren Cartagenan zein Tarragonan jarriko da.