2014ko egutegia jaso ezazu Petronor.infon

Petronorren 2014rako egutegi berria prest dago. Nahi duenak Muskizko Petronor.info bulegoan (Zendeja, 31) jaso dezake. Egutegi bana emango da famili batasun bakoitzeko, guztiak amaitu arte.

Petronorrek, inguruko 70 elkarte baino gehiago babesteaz gainera, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan antolatzen diren kultura zein kirol ekintzetan ere parte hartzen du. Oraingo honetan Ivan Lopez XIV. Cross Country Oroimenaren, IV. Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren, Zierbenako IV. Famili Lasterketaren, Ibaik zein Ramalho Petronor.ifon izan zuten autografo sinaduraren, Petronor-Muskiz Futbol Kanpusaren, Euskal Herriko Herriarteko Eskupilota Txapelketaren, San Mamesen agurraren, Pozalaguako Leizearen, Petronor eta Repsol Fundazioaren LH beken emanaldiaren,  FMUren inaugurazioaren, Munduko XIX. Mondioring Txapelketaren eta Pobeñako erretaulen zaharberritzearen irudiak  Muskizko findegiaren 2014ko egutegia osatzen dute.

Zure egutegia jaso ezazu Petronor.infon!