2014ko egutegia, Petronor.infon

Petronorren 2014ko egutegia eskuragarri dago Petronor.infon. Nahi duenak Muskizko bulego honetan (Zendeja, 31) jaso dezake.

Petronorrek, inguruko 40 elkarte baino gehiago babesteaz gainera, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan antolatzen diren kultura zein kirol ekintzetan parte hartzen du. Oraingo honetan Ivan Lopez XIV. Cross Country Oroimenaren, IV. Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren, Zierbenako IV. Famili Lasterketaren, Ibaik zein Ramalho Petronor.infon izan zuten autografo sinaduraren, Petronor-Muskiz Futbol Kanpusaren, Euskal Herriko Herriarteko Eskupilota Txapelketaren, San Mamesen agurraren, Pozalaguako Leizearen, Petronor eta Repsol Fundazioaren LH beken emanaldiaren,  FMUren inaugurazioaren, Munduko XIX. Mondioring Txapelketaren eta Pobeñako erretaulen zaharberritzearen irudiak  Muskizko findegiaren 2014rako egutegia osatzen dute.

Zure egutegia jaso ezazu Petronor.infon!