Aranda de Dueroren Kontsumitzaile zein Etxekoandreen Elkartea Petronorren bisitari

Aranda de Dueroren Kontsumitzaile zein Etxekoandreen Elkartea Petronor bisitatu du. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.

Angel Gil Kanpo harremanetako teknikaria gidari, Petronorren instalazioak, kanpotik zein barrutik, bisitatzeko aukera izan dute. Azalpen bideoa ikusteaz eta findegiko jardueraren berri zehatza jasotzeaz gainera, Luzero Puntako itsas terminalera ere gerturatu dira.