Petronorrek Segurtasun saria eman dio Javier Merinori

Gaboneko lunchean, Petronorrek Javier Merinori Segurtasun saria eman dio, istripurik gabeko lan-bizitza izateagatik.

Petronorrek, Javier Merino bere zein ingurukoen segurtasunaz arduratzeagatik saritzeaz gainera, edozenbat lan-esparrutako 17 lankideren eskaintza iraunkorra eskertu nahi izan du, aurten 25 urte bete direnez gero Findegian barrena lanean hasi zirela.

Ondoren, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren proposamenaz, Findegiaren langilerik gazteena, Jennifer Rodriguez, eta nagusiena, Jose Manuel Garcia Jometon, enpresaren egungo egoerari buruz mintzatu dira. Jose Manuelen ustez  “krisia aukera” da eta, Konpainian hiru hilabete eskas daraman, Jenniferrentzat “Petronor enpresa egonkorra da, talde onarekin, eta etorkizun handia dauka”.

Luncha amaitu baino lehen, Athleticen bi kamiseta zozkatu dira: Javier Santiago eta Xabi Revilla izan dira irabazleak.

Zorionak guzti-guztioi!

Argazkiak, hemen.