Archivo para 2013

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako  Zuzendaritzak jakinerazi nahi du, gaur, abenduak 16, goizeko 10:00etan gutxi gora behera, Muskizko, Abanto-Zierbenako zein Zierbenako udalerrietan jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

16 Abe 2013
ALBISTEAK

2014ko Repsol Gidak 3 Eguzki eman dizkie Euskadiko 8 jatetxeri

2014ko Repsol Gidak 3 Eguzki eman dizkie Euskadiko 8 jatetxeri. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak 3 Eguzkiak lortu ditu lehen aldiz eta Akelarrek, Arzak, Etxebarrik, Martin Berasategik, Mugaritzek, Neruak eta Zuberoak sari nagusia mantendu dute.

11 Abe 2013
ALBISTEAK

2014ko egutegia jaso ezazu Petronor.infon

Petronorren 2014rako egutegi berria prest dago. Nahi duenak Muskizko Petronor.info bulegoan (Zendeja, 31) jaso dezake. Egutegi bana emango da famili batasun bakoitzeko, guztiak amaitu arte.

04 Abe 2013
ALBISTEAK