Rafa Beato: “Valverdek sen on gehien duen entrenatzaileetako bat da”

Iñaki Ugalde (Mundo Deportivo), Rafa Beato (Radio Marca), Javier Beltran (eldesmarquebizkaia.com) eta Guillermo Estecha (Radio Popular-Herri Irratia) kirol kazetariek hitzaldia eskaini zuten atzo Muskizko Meatzari Aretoan, zeinetan Valverderen Athletica aztertu zuten.

Atletico de Madriden kontra galdutako Kopako partidua eztabaidatu zen lehen gaietako bat izan zen: “Real Madrid, BarÇa edo Atletico de Madrid bezalako taldeak irabazteko maila altuenean egon behar zara partidu guztian zehar, baina jokalariek nahiko ondo egin zuten” esan zuen Rafa Beatok. Guillermo Estechak hurrengoa adierazi zuen: “ikaskuntza arina izan bada, harro egon behar gara topaketa honengatik”. Iñaki Ugaldek bere aldetik “nahiz eta galdu Valverderen kutsua hor dago, hil egin dira botak jantziak izanik” aipatu zuen.

Valverdek Athletici egin dion ekarpenaz Beatok hurrengoa azpimarratu zuen: “entrenatzailearen ekarpena argia da, zelaian dauden bitartean emaitza ona lortu ahal dutela irakatsi die, nahiz eta galtzen joan gainditu ahal dutela. Valverdek sen on gehien duen entrenatzaileetako bat da; Ernesto pixkanaka hasi egin da”. Javier Beltranek, bere lankidearekin ados, “Valverde oso argia” dela gaineratu zuen, “sen onaz gainera oso naturala da, prestua, guztia naturaltasun osoz azaltzen du. Gero bere taldeak erasotzaileak dira, defentsibara doaz, erasotzea gustuko du”.

Bielsak taldean izan duen eraginaz ere mintzatu ziren. Ildo horretatik Radio Marcaren kazetariak “aldaketa guztiak egokitzapena behar” dutela azaldu zuen, “Ernesto Bielsaren zorroztasun taktikoa alde batera utzi du, baina alderdi erasotzailea nahiko antzekoa da”. Ugaldek hurrengoa gaineratu zuen:  “Valverde Bielsaren lanaren parte batekin topatu da eta hori Athletici ondo datorkio”. Beltranek bere aldetik “Valverde Bielsa baino malguagoa” dela azpimarratu zuen, “baina Bielsak Athletic munduko mapan jarri zuen”.

Hitzaldia amaitzerakoan lau kirol kazetariek Athleticen eginbeharra “laugarren postua defendatzea” dela  aipatu zuten.

BYP Eventos Deportivosek antolatutako eta Petronorrek babestutako mintzaldian Athletic-Real Madrid partidurako bi sarrera ere zozkatu ziren.

Argazkiak, hemen.