Eusko Jaurlaritzak Petronorren Kanpo Larrialdietarako Plana onartu du

Eusko Jaurlaritzak Petronorren Kanpo-larrialdietarako Plana onartu du; 2005an onartutako Larrialdietarako Planaren eguneraketa da.

Planak, indarreko legediaren jakinarazpen berrienekin eguneratuta, enpresaren instalazio berriei buruzko dokumentuak ditu eta Petronorren instalazioen perimetroa gaindituko lukeen balizko istripu baten aurrean erakundeek zein zerbitzuek jarraitu beharreko jokabide-prozedurak zehazten ditu.

Onarpen hau plana indarrean sartu aurreko azken fasea da. Lehendabizi,  jendaurreko informazioaren prozedura bete da; Babes Zibileko Euskal Batzordeak informazioa eman du eta Babes Zibileko Estatuko Batzordeak homologatu.