Muskizek bere “Martxoko Antzerkialdia” prestatu du komedia protagonista nagusia izanik

Muskizek bere antzerkialdi berria prestatu du komedia protagonista nagusia izanik. 8tik aurrera, martxoko larunbat guztietan antzezlan bat aurkeztuko da Meatzari Aretoan: “La última oportunidad”, “El Rey Perico y la dama tuerta” eta “Ni para ti, ni para mi” Meatzaldeko herrian izango dira.

Martxoko larunbat guztietan, arratsaldeko 20:00tik aurrera, Meatzari Aretoan antzezlan bat aurkeztuko da. Gurutze Beitia eta Julian Yantzi hasiera emango diote “Martxoko Antzerkialdiari”, 8an, GLUGLU konpainiaren “La última oportunidad” antzerki-lanarekin. 15ean La Cantera Producciones-en “El Rey Perico y la dama tuerta”-ren txanda izango da, Manuel Solano, Juanjo Macias, Eva Rubio eta Eduardo Tovar antzezleekin. Azkenik, martxoaren 22an Belinda Washington eta Miriam Diaz Aroca Muskizera etorriko dira PYX Producciones-en “Ni para ti, ni para mi” komediarekin.

Banakako sarrerak 15-18€ bitartean kostatzen dira saio bakoitzeko eta hiru antzerki-lanak ikusteko bonua 35 eurotan salduko da. Banakako sarrerak Meatzarin, www.muskiz.org webgunean edo BBK kutxazainetan eskuratu daitezke, baina bonua soilik Meatzari Aretoan erosi daiteke. Gainera, bonua hartzen duten guztiek kultura zentro honetako zinema saioetarako 2 gonbidapen jasoko dituzte, 2014 urtean zehar erabiltzeko.

Antzerkialdia Muskizko Udaleko Kultura Sailak antolatzen du eta Petronorren zein Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

Programa, hemen.