Petronorrek 1.615 milioi baino gehiago ordaindu dizkio Bizkaiko Ogasunari bi urtetan

Petronorrek 1.615 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkio Bizkaiko Ogasunari bi urtetan, hau da, 650 euro bizkaitar bakoitzeko urtero.

Muskizko findegiak 7.000 pertsona baino gehiagori lana ematen dio, modu zuzenean (914 lanpostu) eta zeharkako moduan (6.200 lanpostu), ekoizpen ehunari zein diru-kutxa publikoei ekarpen garrantzitsua eginez. 2012 eta 2013an Petronorrek 207 milioi euroko kontratazioak egin zituen, material eta zerbitzuen artean, horietatik %61a Bizkaiko 450 enpresa baino gehiagori dagokio. Gainera, Foru Ogasunari, zerga zuzen eta zeharkakoen artean,  1.615 milioi euro ordaindu zizkion, 650 euro bizkaitar bakoitzeko urtero. Udal-ekarpena 9,18 milioi eurokoa izan zen; horietatik 6,73 milioi Muskizentzako izan ziren eta 2,39 Abanto-Zierbenarentzat. Biztanle bakoitzeko Muskizi emandakoa 1.700 euro/urteko izan dira, hau da, 650€ bizkaitar bezala eta 1.050€ Muskizko auzokide bezala.

Hala ere, krisia eta kontsumoaren beherakadak Petronor ere kaltetu du; gasolinaren eskaera %3.5 jaitsi da Europan eta %24a Espainian. Horregatik Muskizko findegiak bere eskaintza eskaera handiagoa duten produktuetara egokitu behar izan du,  gasolioaren kasua adibidez. Azken bi urtetan enpresak 159 milioi euroko inbertsioak egin ditu, horietatik 85 FMUrekin erlazionatutako proiektuetarako izan dira. Energia-eraginkortasunean hobekuntzak egiteko 30 milioi erabili dira eta gainerakoak segurtasunerako zein izuri kutsatzaileak murrizteko.

Petronorrek, 2016rako finkaturik zegoen, CO2 isuriak %15ean murrizteko helburua bete du jadanik  eta orain %20ean gutxitzea espero du.