Petronorrek beste 6.5 milioi ordaindu dizkio Muskizi FMUgatik

Petronorrek 6.5 milioi euro ordaindu dizkio zergetan Muskizko Udalari FMUaren eraikuntzagatik.

Pasa den abenduan,  Petronorrek 6.5 milioi euro sartu zituen Muskizko diru-kutxan Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) ordain, FMUaren eraikuntzagatik. Koke planta, 850 milioi euroko inbertsioz, Euskadiko inbertsiorik handiena izan da.

Ordaindutako 6.5 milioietatik 5.6 jatorriko eraikuntzaren kitapenera dagozkio eta 900.000 euroak egitura nagusira loturik dagoen kogeneraziora. Ordaindutako azken honekin Petronorrek, guztira, 16 milioi euro eman dizkio Muskizi.