Petronorrek IES Merindades de Castillaren bisita izan du

Petronorrek Villarcayoko IES Merindades de Castillaren 50 ikasleren bisita izan du.

Ikasleek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutu zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari.

Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.