UPV/EHU-ko Ingeniaritza Kimikoko ikasleak Petronorren bisitari

UPV/EHU-ko Ingeniaritza Kimikoko ikasleak Petronor bisitatu dute.

Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari.

Gaiari dagokion bideo aproposa ikusteaz eta instalazioetan zehar egindako joan-etorriaz gainera, maketa gela zein kontrol gela bat ere ikusi dute. Ondoren Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu dira.