VIII. Mendi Jardunaldiak, Muskizen

Mello Mendi Taldeak Muskizko Mendi Jardunaldien zortzigarren edizioa prestatu du. Otsailaren 25etik martxoaren 13ra Jose Carlos Tamayo, Oihana Kortazar, Edu Marin, Ekaitz Maiz, Alex Txikon eta Jesus Calleja mendizaleak meatzaldeko herrira gerturatuko dira mendian izan dituzten esperientziak azaltzeko.

Jose Carlos Tamayoren “Exploración Polar”” hitzaldia lehena izango da, datorren otsailaren 25ean. Ostiralean, 28an, Oihana Kortazarren “De montaña a montaña” mintzaldiaren txanda izango da. Martxoaren 4an Edu Marinek “Restart” aurkeztuko du eta 6an Ekaitz Maizek “Amesten Bidetik” izeneko konferentzia eskainiko du. Jardunaldiak amaitzeko, hilaren 11n, Alex Txikonek “Laila Peak neguan” hitzaldia emango du eta, martxoaren 13an, Jesus Callejak bere abenturak azalduko ditu. Hitzaldi guztiak Kultura Etxean izango dira, 19:30tan, Callejarena izan ezik, Meatzari Aretoan izango baita.

Jardunaldi hauek Muskizko Udaleko Kirol Sailak eta, Petronorren babesa daukan, Mello Mendi Taldeak antolatzen ditu.