Bizkaiko sei Repsol-Petronor hornitegik AutoGasa daukate

Bizkaian, sei Repsol-Petronor hornitegik AutoGasa daukate jadanik, inplementatzeko zein erabiltzeko erraza den ordezko erregaia, merkea da eta Ingurumena errespetatzen du.

AutoGasa automobilgintzarako gasa da, Europan eta Mundu guztian gehien garatutako ordezko erregaia, inplementatzeko zein erabiltzeko erraza, merkea (0,73 €/litro) eta Ingurumena errespetatzen du.

Bizkaiko 14 Repsol-Petronor hornitegietatik 6-k (Ugaldebieta, Mega Park, Enekuri, Artebakarra, Amorebieta eta Arrigorriaga) AutoGasa daukate. Gainera, Repsol Taldeak Kantabrian beste 7 hornitze-puntu zabaldu ditu, Estatuan zehar 240 salmenta-leku baino gehiago izanez.