Gallarta Xake Taldea Bizkaiko mailarik gorenera igoko da

Gallarta Xake Taldea Bizkaiko mailarik gorenera (preferentera) igoko da lehen mailako txapelketa irabazi eta gero. Hiru hilabeteko lehiaren ostean Balmasedako Itsas Zaldunen eta Arrigorriagako Endrokeren gainetik geratu da.

Petronorren babesa daukan, Gallartako Klubak 40 urteko jarduera dauka “taularen” munduan. Ezkerraldean zein Meatzaldean aitzindari izan zen eta ordutik ez dio xakea sustatzeari utzi.  Gallartako Casino Kafean eta Ortuellako Padro Kafean hasi ziren lehen partidak jokatzen. Ondoren lehen zale-txapelketak antolatu ziren eta kluba sortzeko ideia atera zen. Orain, Gallarta Xake Taldea bueltan dago preferentean, berezko merituz.