Uribarri (Basauri), Rey Don Garcia (Najera), Dolores Ibarruri (Gallarta) eta Manuel Gutierrez Aragon (Kantabria) institutuetako ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute martxoan.
Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak eman zizkien.
Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioetan zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat jo zuten bisita.