Lau institutuetako ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute martxoan

Uribarri (Basauri), Rey Don Garcia (Najera), Dolores Ibarruri (Gallarta) eta Manuel Gutierrez Aragon (Kantabria) institutuetako ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute martxoan.

Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak eman zizkien.

Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioetan zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat jo zuten bisita.