Mendiz Mendi-Petronor Txirrindularitza Klubak bere taldeak aurkeztu ditu

Mendiz Mendi-Petronor Kirol Elkarteak, larunbatean, aurkeztu zituen bere Eskola, Kadete eta Junior taldeak. Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako arduraduna bertan izan zen.

Aurkezpena Mendiz Mendiren egoitza sozialean izan zen, Muskizen. Ekitaldira herriko hainbat pertsona gerturatu ziren,  babesleak eta kirolariak barne. Gonbidatuen artean Gualber Atxurra izan zen, Petronorren ordezkari, baita Borja Liaño, Muskizko alkatea, eta Jonathan Lastra zein Omar Fraile Mendiz Mendiren kide ohiak.