Petronorrek 2013an Bilboko Portuko tonen %43a mugitu zuen

Petronorrek 2013an Bilboko Portuan maneiatu ziren tonen %42a mugitu zuen.

Petronor Bilboko Portuko industria gunean dagoen energia enpresarik handienetakoa da. Duela 40 urtetik hona, Luzero Puntako barnealdean porturatzen dira Petronor hornitzen dituzten ontziak. Itsasontzi hauek Vetting saileko “iragazkia” gainditu  behar dute, Konpainiaren baldintza guztiak zein indarrean dagoen Nazioarteko Araudia betetzen duten jakiteko.

Iaz Luzero Puntako Itsas-terminalean 303 ontzik porturatu zuten, 12.5 milioi tona inguruko bolumenarekin, hau da, Bilboko Portuak mugitzen dituen tonen %42a.