Petronorrek Athletic-Atletico de Madrid partidurako kronista baimen bikoitza zozkatuko du

Petronorrek, martxoaren 29an, Athletic-Atletico de Madrid partidua, San Mamesen, ikusteko 2 pertsonentzako kronista baimena zozkatuko du.

Petronorrek kirol-kazetari gisa San Mamesera joatera gonbidatzen zaitu. Bertan Athletic-Atletico de Madrid partidua zelaitik edo kazetarien emankizun kabinetatik ikusi ahal izango duzu, baita ondorengo prentsaurrekoan izan.

Zozketan parte hartu ahal izateko webgunean egiten den galdera zuzen erantzun beharko da. Abanton, Muskizen edo Zierbenan  bizi edo lan egiten dutenek baino ezin izango dute esku hartu.

Martxoaren 24an, astelehena, goizeko 8:00etan, zozketan parte hartzeko epea amaituko da. Irabazleari posta elektronikoz eta telefonoz informatuko zaio eta, horrez gainera, bere  izena petronor.com-en ezagutaraziko da.

Parte hartu, hemen.