Petronorrek eta Repsol Fundazioak Txadeko Errepublika lagundu dute, IC-LI ONGD-aren bitartez

Petronorrek eta Repsol Fundazioak, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lotura zuzena duen, “IC-LI” Lankidetzarako Ingeniaritza ONG-D-aren “Quiero caminar como una persona” proiektua babestu dute. Laguntza honi esker Bébalem-en (Moundou), Txadeko Errepublikan, ezgaituak diren umeak zaintzeko eraikina egin da.

Repsol Fundazioak IC-LIren “Quiero caminar como una persona” proiektua aukeratu  zuen, bere “Más que palabras” programaren bigarren deialdian, berarekin kolaboratzeko eta Petronorrekin batera 6.600 euroko laguntza eman zion.

Proiektu honen helburu nagusia Txadeko ume ezgaituentzako gune anbulatorioa eraikitzea zen, beraien errehabilitazioa laguntzeko, beharreko gaitasunak har dezaten  ingurunean sozializatzeko eta integratzeko; hau da, mugi daitezen gainerako umeekin jolastu ahal izateko.

Instalazioak adarrekin egindako eta, zuhaitz baten azpian, atari zabalean ezarritako “errehabilitazio barra” ziren. Gaur egun, eraikin berriarekin eta ezarritako mediku azpiegiturarekin beraien tratamendua hobetuko da eta herritarrek ez dute, egokiturik ez dauden errepideetatik, kilometroak ibili behar izango gertuen dagoen gunera heltzeko.

Proiektua garatu da, neurri handi batean, Petronorrek zein Repsol Fundazioak emandako laguntzagatik eta “amaitu egin da, helburu guztiak betez” Carlos Pascual IC-LIren presidenteordea, eskerdun, azaldu duenez.