Pozalaguako Leizea eta Guggenheim Museoa Bilbo-Bizkaiaren ordezkari izango dira Berlineko azokan

Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena, eta Guggenheim Museoa Bilbo zein Bizkaiaren ordezkari izango dira, martxoaren 5etik 9ra, Berlinen izango den Internationale Tourismus-Borse (ITB) azokan.

Gabino Martinez de Arenaza Bizkaiko Foru Aldundiaren turismo zein kanpo sustapenaren zuzendariak eta Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoaren zuzendariak beraien standa Pozalaguaren zein Guggenheimen xarmak ezagutaraziko dituela esan dute, baita “naturari, enogastronomiari eta hiri turismori buruzko erreferentziak” izango direla aipatu. Gainera, abuztuaren 30tik irailaren 9ra, BEC-en antolatuko den FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Koparen talde-fasea ere bertan izango da.