Repsol Fundazioaren Energia Behatokiak Energia-Eraginkortasuna zein Berotegi Efektuko Gasen Isurien Intentsitatea, Espainian eta Europan, hausnartzen duen ikerlan tekniko berria argitaratu du

Repsol Fundazioaren Energia Behatokiak, 2009tik urtero egiten duen moduan, Energia-Eraginkortasuna zein Berotegi Efektuko Gasen Isurien Intentsitatea, Espainian eta Europar Batasunean, hausnartzen duen azkeneko ikerlan teknikoa argitaratu du.

Honako informe honek energia-eraginkortasuna eta berotegi efektuko gasen isurien intentsitatea neurtzeko tresna kuantitatiboak ematen ditu, baita Estatuko garapen iraunkorraren adierazleak hobetzeko palanka garrantzitsuen identifikazio eta ebaluaketarako erremintak.

Argitaratutako informe berriaren arabera, 2011-2012 denboraldian munduko energia merkatuak izan duen garapena lehen mailako energiaren eskaeragatik eta azkeneko energiaren kontsumoagatik markaturik egon da. Erregai fosilak munduko lehen mailako energia eskaeraren %80a baino gehiago izan dira. Berriztagarriak zein gas naturala hazkunde nabaria ere izan dute mundu mailan.

Ikerlan tekniko osoa, hemen.

Laburpen exekutiboa, hemen.