V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusean izena emateko epea zabaldu da

Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, urtero legez,  beraien futbol-kanpus arrakastatsua antolatu dute. 5-12 urte bitarteko umeentzat zuzendurik dago eta Muskizko Malecon zelaian izango da, bi txandatan: ekainaren 23tik 27ra bitartean, 9:45etatik 13:30etara, eta ekainaren 30tik uztailaren 11ra, goizeko 9:45etatik arratsaldeko 18:30etara. Izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute: trebetasun-txapelketak, penalti-txandak, futbol-tenisa, punteria-dema, hezkuntza-jarduerak, eskulanak, irakurketa-tailerrak, aisialdirako ekintzak, kirolaniztuna, etab.

Aurten ere, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorreko langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.

Nahi duenak izena emateko orriak eskuragarri ditu Petronor.info bulegoan (Zendeja Kalea 31-Muskiz-), edo zuzenean apuntatu daiteke www.bypeventosdeportivos.com webgunearen bidez.

Informazio gehiago, hemen.