FMUak Petronorren etekin aurreikuspenak gainditu ditu

Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) edo Koke Planta etekin aurreikuspenak gainditu ditu bere lehen urtean.

Koke Planta 2013ko apirilaren 3an inauguratu zen, gero eta eskaera gutxiago duen, fuel-olio ekoizpena murrizteko asmoz eta balio erantsi gehiago duten produktu arinagoen produkzioa handitzeko xedez: gas likidotuak (butano eta propanoa), gasolina eta gasolioa adibidez. FMUan 850 milioi euro inbertitu ziren, Euskadin izandako handiena.    

Plantaren lehen urtearen balantzea ona da. Petronorren aurreikuspenak gainditzeaz gainera eta aurretiaz ezarritako baloreen gaineko errendimendua lortu ostean, FMU proiektuak berarekin ekarri du prozesu guztien berrantolaketa, findegiaren modernizazio eta gaurkotzearekin. Halaber, produkzioaren optimizazioa ere lortu egin da, kontsumo gutxiagorekin eta energia-eraginkortasun handiagoarekin.

Duela 40 urte, Petronor sortu zenean produktuen %80a fuel-olioak ziren. Ondoren, 1978an, bigarren findegiaren eraikuntzarekin, %60a murriztu zen eta 1984an, konbertsio unitatea abian jarri zenean, %40a. Orain, FMUari esker, Petronorrek, urtean 9 milioi tona petrolio gordin finduz, fuel-olioa petroliotik ateratzen dituen produktuen %20a bakarrik izatea lortu du.

Gainera, FMUarekin Petronorrek beste produktu bat lortzen du, petrolio kokea, zementu sektorera zein energia elektrikoaren kogeneraziora zuzendua.