Petronor, Athletic-Sevilla partiduaren babeslea

Athleticek Sevillaren aurka jokatuko du igandean, apirilak 27, arratsaldeko 19:00etan, San Mamesen. Petronorrek partidua babestuko du.

Athleticek eta Sevillak elkarren aurka jokatuko dute, datorren igandean, Katedralean. Talde andaluziarretik 3 puntura, gorri-zuriek irabazi edo berdindu beharko dute Champions Leagueko postuetan mantentzeko.

Petronorrek bere laguntza igorri nahi dio Athletici eta, horregatik, partidua babestuko du, lehoiak, Ligaren azkeneko partidu hauetan, indar guztiekin animatzeko asmoz.