Petronorrek eta Repsol Fundazioak Zientzia Tailerrak antolatu dituzte Muskizen

Petronorrek eta Repsol Fundazioak 18 zientzia tailer antolatuko dituzte, apirilaren 28tik 30era bitartean, Somorrostro Irakas-gunearen DBH 1. eta 2. Mailako 400 ikasle ingururentzako.

Luis Gonzaga Vera Repsol Fundazioaren Hezkuntza teknikariak, Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako arduradunak, eta Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak tailerrak aurkeztu zituzten atzo. Ekimen berritzaile eta guztiz praktikoa da; ez-ohiko moduan, gazteak zientziaren mundura gerturatzea du helburu ¡Reacciones en Acción! tailerraren bidez.

Juanma Secok Somorrostro Irakas-gunearen izenean eskerrak eman ditu “gure gazteen hezkuntza zein prestakuntza lanerako” Petronorren eta Repsol Fundazioaren laguntzagatik. “Tailer hauek geure gazteei aurrerapenak eta aurrerapen horiek egunero, etxean, ematen diguten bizitza kalitatea erakusten diete. Kimika, energia eta industria prozesuak daukagun bizitza kalitatearekin erlazioa daukate” azaldu du Gualber Atxurrak. Luis Gonzaga Verak, bere aldetik  hurrengoa gaineratu du: “tailer hauekin gazteak zientziara, teknologiara, berrikuntzetara gerturatu nahi ditugu, modu ludiko eta parte-hartzaile batean, haien artean zaletasun zientifiko-teknikoak eta zientzia eta teknologiaren aldeko interesa sustatzeko”.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.