Petronorrek eta Repsolek kazetaritza digitalari buruzko tailerra antolatu dute gaur, San Mamesen

Petronorrek eta Repsolek kazetaritza digitalari buruzko tailerra antolatu dute gaur, San Mamesen, Repsol Gidaren Sozial Media taldearekin.

Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak eta Lucia Martinez Kazetarien Euskal Elkargoaren dekanoak kazetaritza digitalaren inguruko jardunaldia ireki eta aurkeztu dute.

Jose Antonio del Moral Alianzoren -Espainiako lehen Sozial Media enpresaren- bazkide zein zuzendariak Euskadin Sare Sozialek duten testuinguru orokorrari buruz hitz egin du, baita interneten indar handia duten euskaldunei zein sarearen tendentzia berriei buruz. Ondoren, Borja Martinez,  Interaktiba marketing agentziaren zuzendari zein sortzailea, Sare Sozialetan Petronorrek duen esperientziaz mintzatu da eta Interaktibak Muskizko findegiaren profil soziala nola kudeatzen duen azaldu du.

Atsedenaren ostean eta San Mameseko instalazioak bisitatu ondoren, jardunaldiak kazetaritza digitalari buruzko tailerrarekin jarraitu du; bertan Sare Sozialek kazetaria bere eguneroko jardunean nola lagundu ahal duten hausnartu da.  Gainera, Cristina Fernandezek, Repsol Gidaren Sozial Media taldeko kideak, Repsol Gidaren esperientzia digitala azaldu du (110.000 follower baino gehiago ditu Facebook zein Twitterrean) baita Sare Sozialak hobeto kudeatzeko eta interneten presentzia gehiago izateko aholkuak eman.

Tailerraren ostean partaide guztiek Repsol Eguzki bat duen Arbolagaña jatetxean bazkaldu dute.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.

Cristina Fernandezen aurkezpena, hemen.