Petronorrek Muskiz, Abanto-Zierbena zein Zierbenako elkarteak “Athletic Esperientzia” bizitzera gonbidatu ditu

Petronorrek, hirugarren urtez, pasa den apirilaren 6an, Muskiz, Abanto-Zierbena zein Zierbenako hainbat gizarte, kultura eta kirol elkarteren ordezkariak San Mames, Ibaigane eta Lezama bisitatzera gonbidatu zituen.

Bilboko Hotel Hesperian gosaldu ondoren, “Athletic Esperientzia” San Mames zelai berria bisitatzen hasi zen. “Katedrala” gertutik ezagutu ostean Ibaiganera gerturatu ziren eta hortik Lezamara. Bertan, Athleticeko ekipazioarekin jantziak, entrenatu eta futbol partidua jokatu zuten.

Eguna amaitzeko, hiru Repsol Eguzki dituen, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxean bazkaldu zuten.

Argazkiak, hemen.