Toscana Viar doktoreak elikadurari buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo, Muskizen

Toscana Viar doktoreak, Athletic Clubaren nutrizio medikua eta farmazeutikoa, hitzaldia eskaini zuen atzo, Muskizko Meatzari Aretoan, adin goiztiarreko kirolarientzako elikadurari buruz.

Viar doktoreak bere esperientziaz, Athleticen harrobiarekin (Lezaman), mintzatu zen, baita kirolari gazteek jarraitu behar duten dieta orekatuaren garrantziaz ere: “kirolariak baino umeak dira lehendabizi. Elikadura onak garapen zein hazkuntza egokia ahalbidetzen du, gaixotasunak saihesten ditu, lesioak ekiditen laguntzen du; ekintza fisikorako ona izateaz gainera, bururako ere ona da”.

Toscana Viarrek ere hurrengoa gogoratu zuen: “gosaria ezinbestekoa da, errendimendu fisiko zein mentalerako lagungarria izateaz gainera ondoren gehiegi jatea saihesten du”. Ume batek ez badu gosaldu edo elikagai batzuk hartu nahi “bere beharrekin bat datozen beste aukera batzuk bilatu behar dira, janaria egoera bakoitzera egokitu eta proteinen zein karbohidratoen ekarpena ziurtatu” gomendatu zuen doktoreak.  Hidratazioari ere garrantzi handia eman zion, “ura egun guztian zehar edan behar da, galtzen den likidoa berreskuratu behar da eta horretarako ura da edaririk egokiena”.

ByP Eventos Deportivosek antolatutako hitzaldiak Petronorren babesa izan zuen.

Argazkiak, hemen.