1984ko maiatzean Petronorren sartzeko operadore ikastaroa egin zutenek bazkaria antolatu dute, Zierbenan, findegian daramatzaten 30 urteak ospatzeko.
Guztira 50 ikasleek planta kimikoko operadore ikastaroa egin zuten 1984ko maiatzean. Javier Besne izan zen ikastaroaren tutorea.
Petronorren daramatzaten 30 urteak ospatzeko, ikastaro horretan prestatutako zenbait langile Zierbenako portuan bildu ziren bazkaltzeko. Bertan, topaketara etorri ez zirenak kontutan izan zituzten baita gurekin ez dauden horiek gogoan izan ere.