Athletic Klubak lagunarteko partida jokatuko du, gaur, “El Malecon” (Muskiz) futbol zelaian, Juventud Deportiva Somorrostroren aurka.
Sarrera doakoa izango da umeentzat, Somorrostroren bazkideek 5€ ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnak 10€. Malecon zelaiaren leihatilan eskuratu ahal izango dira, 18:00etatik aurrera.
Miguel Perez Izurieta Juventud Deportiva Somorrostroren zuzendariak Athletici, Petronorri eta Muskizko Udalari eskerrak eman nahi izan dizkio “ekitaldian parte hartzegatik” eta herritar guztiak animatzen ditu partidura gerturatu daitezen.